78. zenbakia Hermes aldizkaria: Kultura

Euskal kulturaren egungo kezkei heldu die Hermes aldizkariaren azken zenbakiak

Prezioa: 5,00 

35 in stock

Museoaren bazkide edo laguna ez bazara:
Salneurri bereziak izateko, egin zaitez bazkide.

Museoaren bazkide edo laguna bazara:
Aukera ematen duten produktuetan aukeratu “Museoaren bazkide edo lagunentzako salneurria”, prezio bereziak izan ahal izateko.
Ordainketa egitean, bazkidearen datuak eman beharko dira. Datuak bazkide aktibo bati atxiki ezin bazaizkio, eskaria bertan behera geratuko da.

Euskal kulturaren egungo kezkei heldu die Hermes aldizkariaren azken zenbakiak 

  • Musikariek, idazleek, dantzariek, abesbatzako zuzendariek, artistek eta abarrek kultura-sortzaileen egungo kezkak eta beharrak aztertu dituzte etorkizunari baikor begiratzen dion ingurumari batetik

 Sabino Arana Fundazioak argitaratzen duen Hermes pentsamendu eta historia aldizkariak Euskal Herriko ertz eta eragile ugariko kulturaren arloan dabiltzan protagonisten kezkak biltzen ditu kulturari eskainitako azken alean (78. zenbakia). Protagonisten, musikarien, idazleen, dantzarien, abesbatza zuzendarien eta abarren iritziak jaso dira zenbaki horretan… Eta horien osagarri, Artium museoko zuzendariaren solasaldiak Euskal Herriko hainbat diziplinaren argazkia ematen digute. Artearekiko maitasuna zein etorkizunari baikor begiratzen dion inguruabarrari atxikitako gabeziak eta kezkak jorratuta.

Ondokoek parte hartu dute 78. zenbakian: Bingen Zupiria, Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburua XI. eta XII. legegintzaldietan; Alberto Urretxo, musikari eta sortzaile artistikoa; Iñaki Tolaretxipi, Landarbaso abesbatzaen zuzendaria; Igor Yebra, dantza klasikoko dantzari eta koreografoa; Eneko Sagardoi, aktorea; eta Luisa Etxenike idazlea. 78. ale honetan kolaboratzaileak. Bi kolaborazio historikok osatu dute azken zenbakiaren mamia: bata, Fernando Mikelarena historialariarena, Nafarroako indarkeria frankistari buruzkoa, eta bestea, Xabier Unanue legelariarena, Larrazabalgo zinari buruzkoa. Azkenik, Beatriz Herraez Vitoria-Gasteizko Arte Garaikidearen Euskal Museoko zuzendariari egin diote elkarrizketa.

Estatuan, artearen arloan eragin handiena duten 40 emakumeen artekotzat jo du Forbes aldizkariak. Marta Martin kazetariak elkarrizketatuta, Beatriz Herraezek, Artiumek euskal kulturaren esparruan betetzen duen zeregina eta Gasteizko erabiltzaileekin nahiz Euskal Autonomia Erkidegoko gainerako museoekin daukan harremana aztertu ditu.

Beatriz Herraezen iritziz, «museoak pentsatzeko gunetzat edo bisitariak propiotzat hartzen duen topagune gisa balio behar du». Artiumek egin duen berdintasunaren aldeko apustua eta aabian jarri dituen programa parekideak ere azpimarratu ditu, horien artean, Euskal Emakume Artisten, Praktika artistikoen eta Artearen Teoria feministen Ikerketa eta Dokumentazio Zentroa, «non kulturaren ikuspegi feministarekin zerikusia duen guztiari modu zuzenagoan erantzuten dion bibliografia edo programa-sorta garatzen saiatzen garen».

Aurrera begira, Artiumeko zuzendariak JAI (Jarduera Artistikoen Institutua) programaren bosgarren edizioaren aurkezpena iragarri du. Irailean, Joserra Melguizo artista arabarrari eta Eduardo Chillidaren jaiotzaren mendeurreneko proiektuari buruzko erakusketa bat aurkeztuko dutela aurreratu du. Eta azaroan «Jöelle Tuerlinkx artista belgikarraren erakusketaz gozatuko dugu. Erakusketa hori proiektu garrantzitsua izango da museoarentzat».

78. zenbakiko kolaborazio artistikoa Lucia Jayo Altamiranok egin du. Artistak, marrazkia, pintura eta argazkiak uztartzen ditu bere lanetan.

Title

Go to Top