74. zenbakia Hermes aldizkaria

entzunez eraiki

Precio: 5,00 

50 in stock

Museoaren bazkide edo laguna ez bazara:
Salneurri bereziak izateko, egin zaitez bazkide.

Museoaren bazkide edo laguna bazara:
Aukera ematen duten produktuetan aukeratu “Museoaren bazkide edo lagunentzako salneurria”, prezio bereziak izan ahal izateko.
Ordainketa egitean, bazkidearen datuak eman beharko dira. Datuak bazkide aktibo bati atxiki ezin bazaizkio, eskaria bertan behera geratuko da.

EAJ-PNV alderdiaren ENTZUNEZ ERAIKI entzute aktiboak kontuan hartuko ditu euskal gizartearen iritziak eta eskakizunak

  • Hermes pentsamendu eta historia aldizkariaren azken zenbakiak adituek 250 topaldi ingurutan proposatutako ideia eta ondorio nagusiak bildu ditu.
  • Xabier Barandiaran, ‘entzunez eraiki’ egitasmoaren koordinatzailea eta EAJ-PNV alderdiaren EBBko Berrikuntza Politikoaren arloko arduraduna: «alderdi bat iraunarazten duena gizartearekiko lotura da».

 

Bilbo, 2023ko maiatzaren 19a. Sabino Arana Fundazioaren Prentsa Bulegoa

Sabino Arana Fundazioak Hermes pentsamendu eta historia aldizkariaren ale berezi bat (74. zenbakia) argitaratu du, EAJ-PNV alderdiak abian jarritako ‘entzunez eraiki’ entzute aktiboaren ekimenaren barruan 2022an egindako topaldietatik ateratako ideia eta ondorio nagusiak biltzeko.

Urte osoan, milaka pertsonak, besteak beste, alderdikideek, hainbat arlotako adituek eta, oro har, herritarrek, proposamenak eta eskaerak mahairatu zituzten euskal lurraldeetan egindako 250 bilera ingurutan. Alderdi jeltzaleak proposamen eta eskaera horiek guztiak jaso ditu, 2030 Agendarako estrategia lantzeko xedez.

Bestetik, Enrique Santarén kazetariak egindako elkarrizketa dela medio, entzute aktiboaren ekimena zuzendu duen Xabier Barandiaran Deustuko Unibertsitateko Soziologiako doktore eta EAJ-PNV alderdiaren Berrikuntza Politikoaren arloko arduradunak egindako hausnarketak jaso dira ale berezi honetan.

Burukide jeltzalearen arabera, «alderdi politiko bat etengabe erne ez badago gizarteak pentsatzen duenaren inguruan, gizartetik deslotzeko arrisku larrian dago eta hori baino eta hori baino gauza arriskutsuagorik ez dago». Barandiaranek dioen bezala, «alderdi bat iraunarazten duena gizartearekiko lotura da».

Saio berezi honetako kolaborazioen atalean, Sara de la Ricak, UPV-EHUko Ekonomia katedradunak eta ISEAKeko zuzendari nagusiak, Euskadik egun aurre egin behar dien eraldaketa handiak aztertu ditu; hala, adituaren arabera, «eraldaketa horiek orain arte gure gizartean nagusi izan den laneko paradigma aldaraziko dute». Lehenengo eraldaketak, trantsizio demografikoak, «langileen osaera aldatuko du, gure gizartearen zahartzea dela eta». Bigarrena, «iraultza teknologikoaren ondorioz gertatzen ari dena, enpresen laneko profilen eskaera aldatzen ari da». Eta hirugarrena «eraldaketa klimatikoa da eta horrek ondasun nahiz zerbitzu desberdinak ekoiztera beharko du, bai eta ekoizpen-prozesuak ere; gertaera horrek, zalantzarik gabe, aldaketak ekarriko ditu enpleguaren arloan».

Jorge Fernández Gómezek, Orkestrako Energia arloko koordinatzaileak, Euskadiko trantsizio energetikoari buruzko hausnarketa egin du, eta ondorioztatu du «Euskadi behar bezala prestatuta dagoela trantsizio iraunkorrari aurre egiteko, urteak eman baititu iraunkortasun-maila handiagoak lortzeko urratsak egiten». Hala berean, adierazi du «Trantsizio Energetikoaren eta Klima Aldaketaren Euskal Legea onartzea mugarri izango dela euskal ekonomiarentzat eta enpresentzat, eta trantsizio iraunkorrerako oinarriak ezarriko dituela, azken batean, herritarren ongizatea handitzeko helburuz».

Ion Muñoa Deustuko Unibertsitateko irakasleak garapen teknologikoz eta nortasun kolektiboen eraikuntzaz aritu da.

Miriam Ureta UPV-EHUko irakasleak politikari eragiten dion krisia eta herritarrek erakunde publikoekin duten harremanetan gertatzen ari diren aldaketak aztertu ditu.

 

Datuen balioa

Alberto Ortiz de Zarate desideDatum Company enpresako aholkularitza-zuzendariak azaldu du datuen digitalizazioak eta/edo erabilerak nola eragiten dion gure eguneroko bizitzari, bai bizitzeko moduari, bai lan egiteko moduari, bai eta balioa nola sor daitekeen datuak erabiliz gure administrazio publikoetan. «EAEk eraturiko datu publikoen sareari esker, Europako onenen artean kokarik dago. Euskadin, datu-multzo ugari daude eskuragarri, edozein erabileratan baliatzeko. Hala ere, kopurua ez da nahikoa», adituak esan duenez.

Bestalde, Jon Maia koreografo eta Kukai Dantza Taldeko zuzendariak azpimarratu du herri bateko kultura-ezaugarriek berezko nortasunaren eraikuntzan duten eragin nabarmena. Izan ere, «Eta identitate hori eraldatuz doa, bai hazten, bai higatzen, une oro izaten ditugun jarrerek horri eragiten baitiote».

Rafa López Arosteguik, hirugarren sektoreko adituak, gizarte-politika aztertu du eraldaketa- testuinguru baten baitan. Ildo horretan, adituak zehaztu du «helburua dela etorkizun partekatua irabaztea eta proiektu erkide eta iraunkorra eraikitzea, historian izan den euskal gizarte anitzagoarekin batera eta euskal gizarte horrentzat, gure ongizate- eta kohesio-mailan, hazkunde ekonomikoan eta giza garapenean aurrera eginez, gure babes-sistema eta ongizate-eredua bultzatuz».

Javier Cortés Fernándezek, Sare Sozialetarako UN Global Compact delako ekimenaren arduradun ohiak, Euskadik 2030 Agendaren GJHen lortzen daukan eginkizuna aztertu du, giza garapen iraunkorreko eredu baterantz abia gaitezen.

Ana Urkiza Eusko Ikaskuntzako lehendakariaren esanetan, etorkizuneko euskal nortasuna «XXI. mendeko identitate desberdinak batzen dituen gakoen oinarrituko dela, ez, orain arte bezala, bereizten gaituzten alderdietan».

Eta Iñigo Arbiolek, Deustuko Unibertsitateko Nazioarteko Harreman eta Enpresa Diplomaziako Masterraren zuzendariak, Mendebaldeko demokraziek azkenaldian bizi izan ditugun krisi ekonomiko, politiko eta sozial guztien aurrean ditugun erronkak eta apustuak jorratu ditu.

74. zenbaki honetako ekarpen artistikoa Amaia Gracia Azquetak egin du. Gracia Azquetak Guggenheim Museoan eta Rekalde Aretoan (Bilbo) egin ditu banako eta taldeko erakusketak, bai eta CDANen (Huesca) eta Huarte Zentroan eta Ziudadelan (Iruñea).

Title

Go to Top