83. zenbakia Hermes aldizkaria: Euskal Foruari buruzko monografikoa

Aitor Estebanek eta Andres Urrutiak foraltasunaren indarraldia aldarrikatu dute Hermes aldizkariaren azken zenbakian:
Forutik Ekonomia Itunera

Prezioa: 5,00 

25 in stock

Museoaren bazkide edo laguna ez bazara:
Salneurri bereziak izateko, egin zaitez bazkide.

Museoaren bazkide edo laguna bazara:
Aukera ematen duten produktuetan aukeratu “Museoaren bazkide edo lagunentzako salneurria”, prezio bereziak izan ahal izateko.
Ordainketa egitean, bazkidearen datuak eman beharko dira. Datuak bazkide aktibo bati atxiki ezin bazaizkio, eskaria bertan behera geratuko da.

Sabino Arana Fundazioak argitaratzen duen Hermes pentsamendu eta historia aldizkariak 83. zenbakia kaleratu du; euskal historiaren funtsezko bi urteurren ardatz dituen edizio monografikoa da azken aldizkaria: Bizkaiko Foru Barriaren 500. urteurrena (1526) eta 1876ko foru abolizioaren 150. urteurrena. Euskal foruen ibilbide historikoan berebiziko garrantzia duten bi mugarri dira horiek, foruak arauz finkatu zirenetik azken karlistaldia amaitu eta gero indargabetu ziren arte.

Historialari, legelari eta gizarte-zientzietako adituen ekarria bildu da aldizkariaren azken zenbakira, foraltasunak sistema juridiko, politiko eta sozial gisa izan duen bilakaera aztertzeko xedez.

Zenbaki honen ardatz nagusietako bat Aitor Esteban Zuzenbideko doktore eta EAJ-PNV alderdiaren EBBko presidentearen eta Andres Urrutia Zuzenbideko doktore, notario, euskaltzainburu eta Zuzenbidearen Euskal Akademiako presidentearen arteko elkarrizketa da. Bi-biek gogoeta egin dute foruak XXI. mendean daukan indarraldiaz.

«Forua etenbako negoziazioa da, barneko eta kanpoko ituna, inposaketaren guztiz kontrakoa» aldezten duen ideiaren ildoan, biak bat datoz foraltasuna tradizio bizia delako pentsamoldearekin, akordioan eta egokitzapenean oinarritua, eta egungo Europako ingurumarira hedatzeko gaitasuna duela diote.

Era berean, autogobernua berreskuratzeko trantsizio politikoaren funtsezko zeregina aletu dute solasaldian, eskubide historikoen aldeko apustuaren garrantzia eta eskubide horien aitorpena nabarmenduz Konstituzioan, autogobernu-guneak berreraikitzeko bide pragmatiko eta eraginkor gisa.

Beste alde batetik, Ekonomia Itunak eta foru-tresnek tradizio paktista horren adierazpen garaikide gisa duten balioa azpimarratu dute, bai eta ikuspegi historiko eta juridiko batetik norberak erabakitzeko duen gaitasuna aldarrikatzen jarraitzeko beharra ere.

 

Historiatik, Zuzenbidetik eta Kulturatik egindako ekarpenak

Kolaborazioetan, Andres Urrutiak Foru Zuzenbide Zibilaren iraupena eta gaurkotzeko ahalegin jorratu ditu; Joseba Agirreazkuenaga ikertzaile eta historialariak, berriz, foruen bilakaera jorratu du XIX. mendeko testuinguruan, estatu liberalaren eraikuntzaren inguruabarrean. Bestalde, Gotzon Lobera euskaltzain urgazleak Foruaren eta euskararen arteko harremanari heldu dio, foro-erakundeetan hizkuntzen bizikidetza historikoa eta itzulpenaren papera azpimarratuz, Batzar Nagusietako parte-hartzea eta ulermena bermatzeko.

EHUko Ekonomia Itunaren katedrako Eduardo J. Alonso edo Emilio Olabarria legelariaren ekarpenek foru sistemaren alderdi juridiko, sozial eta politikoari begiratzen diete, diziplina anitzeko ikuspegiz, hala nola dimentsio instituzionala azalduta eta gizarte babesa edo komunitatearen antolaketaren ondorioak jorratuta.

Zenbaki honen bidez, Hermes aldizkariak foruen ibilbide historikoari eta orainaldian duen garrantziari buruzko begirada labur baina sakona eskaini nahi du, autogobernuaren adierazpen eta egungo gizartearen erronkei aurre egiteko tresna baliagarri moduan duen balioa aldarrikatuz.

Azkenik, bigarren urteurrenean, aldizkariaren bigarren aldian kolaboratu duten edo irakurle izan diren pertsona batzuen iritziak ere jasotzen ditu argitalpenak.

Title

Go to Top