82. zenbakia Hermes aldizkaria: MIGRAZIOA: bilakaera, prospekzioa, eta hizkuntzen trataera

Nera Melgosa: “Las familias migrantes valoran el euskera como una herramienta para su futuro, aunque a veces no tengan los recursos para acompañar ese aprendizaje”

Prezioa: 5,00 

27 in stock

Museoaren bazkide edo laguna ez bazara:
Salneurri bereziak izateko, egin zaitez bazkide.

Museoaren bazkide edo laguna bazara:
Aukera ematen duten produktuetan aukeratu “Museoaren bazkide edo lagunentzako salneurria”, prezio bereziak izan ahal izateko.
Ordainketa egitean, bazkidearen datuak eman beharko dira. Datuak bazkide aktibo bati atxiki ezin bazaizkio, eskaria bertan behera geratuko da.

Hermes aldizkariak harrera linguistikoari eta euskal gizartearen aniztasunari eskaini dio 82. alea

Sabino Arana Fundazioak argitaratzen duen Hermes pentsamendu eta historia aldizkariak Euskaltzaindiak eta Sabino Arana Fundazioak antolatutako Hizkuntza harrerarako ardatz batzuk mintegiaren txostenak eta ekarpenak biltzen dituen monografikoa argitaratu berri du Migratzaileen Nazioarteko Egunean, 82. zenbakian. Argitalpenak berariaz aztertzen ditu migratzaileek eremu geografiko eta kultural ezezagun batean bizitzean aurkitzen dituzten aukerak eta zailtasunak, bereziki hizkuntzari, kulturari eta integrazio-prozesuei dagokienez.
Bertan, ikertzaileek, unibertsitateko irakasleek eta migratzaileen hainbat elkartetako ordezkariek hausnarketak eta kezkak azaldu dituzte eta, haiei esker, aukera bikaina izango dugu etorritakoen zailtasunak bertatik bertara ezagutzeko; alabaina harrerako herrialdearekiko eta hizkuntzarekiko konpromisoa ere azaleratu nahi dute gurera etorririkoek, aberastasun pertsonal eta kolektiborako iturri gisa. Zenbaki honetako edukiek gure hizkuntzaren ustezko atzeraldia migrazioari egozten dioten mito faltsuak baztertzen ere laguntzen dute.

Ondokoek parte hartu dute aldizkarian: Julia Shershneva, IKUSPEGI Immigrazioaren Euskal Behatokiko zuzendaria eta EHUko irakasle agregatua; Eduardo J. Ruiz Vieytez, Deustuko Unibertsitateko irakasle eta ikertzailea; Liván Usallán Méndez, Soziologian doktorea; Xabier Aierdi Urraza, soziologoa; Eguzki Urteaga; Mario Zapata; Iker Barbero, EHUko irakasle agregatua; Alberto Galindo Hernández; Larraitz Zumeta Sánchez, IKUSPEGI behatokiko ikertzailea eta Emakume Migratu Feministak-Zaintzaileak Elkarteko kidea, Valentyna Zaichenko, Aleksandra Zak, Poloniako euskalduna, eta Boubacar Diouf, Senegalgo euskalduna. Haien guztien artikuluei esker, Hermes aldizkariaren ale berriak Euskadiko mapa linguistikoaren gaurko ikuspegia eskaintzen digu eta, aldi berean, etorkizuneko erronkak erakutsi hizkuntza finkatzeko xedez, ikusmolde zabal eta itxaropentsua landuz.

Artikuluez gainera, Nerea Melgosa Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuari elkarrizketa egin dio Kike Santaren kazetariak. Elkarrizketan, immigrazioa jorratzen da nazioarteko egungo gizarteetako gertakari konplexuenetakotzat, eta sarritan populismoen elikagai balio duten gatazka eta eztabaida politikoen sorburu gisa. Max Frisch idazle suitzarrak gogoratzen zuen bezala: «Langileak eskatu genituen eta pertsonak etorri ziren». Nerea Melgosak, elkarrizketan, erronka horiez eta horiei aurre egiteko moduez hausnartu du Euskadi lako lurralde konplexu batean, gizartearen eta kulturaren ikuspegian sakonduta.

Amaitzeko, Txema Monterok gogoeta egin du Francoren heriotzaren 50. urteurrenaren kariaz.

Title

Go to Top