Simón Arrieta koadroko papergainekoa

Antzuolako oihala duten metakrilatozko paper-zapiak

Prezioa: 38,00 Bazkide edo museoaren lagunentzat35,00 

Museoaren bazkide edo laguna ez bazara:
Salneurri bereziak izateko, egin zaitez bazkide.

Museoaren bazkide edo laguna bazara:
Aukera ematen duten produktuetan aukeratu “Museoaren bazkide edo lagunentzako salneurria”, prezio bereziak izan ahal izateko.
Ordainketa egitean, bazkidearen datuak eman beharko dira. Datuak bazkide aktibo bati atxiki ezin bazaizkio, eskaria bertan behera geratuko da.

Simon Arrieta Arostegi margolari bergararrak Antzuolako Batzokirako egin zuen mural hau 1933an. Kotoizko oihalaren gaineko olio-pintura bat da, igande arratsaldeetan herriko Batzokian egiten ziren antzezpenetarako oihal gisa erabiltzen zena.

Oihal honen berezitasuna, jatorrian, ikurrina bat zeramaten dantzari bikote batekin apaindua zegoela da. Irudi hau, gerra amaitu eta bando nazionalak garaitu ondoren, bertako karlistek ukitu egin zuten, ikurrinaren gainean Espainiako bandera margotuz eta dantzariaren txapelaren kolore beltza gorriarekin aldatuz.

Pieza hori soto batean gordeta egon zen 2005eko martxora arte, eta Sabino Arana Fundazioaren Euskal Abertzaletasunaren Museoari eman zitzaion. 2006an zaharberritu eta jatorrizko koloreak berreskuratu ziren, Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzari esker.

Neurriak: 120 x 50 x 40

Title

Go to Top